Nutrizioa





Beauty is how you feel inside, and it reflects in your eyes

Sophia Loren

“Mens sana in corpore sano” esaldiak dioen bezala, mentalki ondo egon gaitezen, ezin bestekoa da gure gorputza egoera egoki eta osasuntsu baetan egotea. Prozesu horretan elikadurak pisu handia darama eta horregatik gure dietistak hainbat dieta prestatzen ditu. Dieta ezagunenak oinarri dituela, bezero bakoitzaren behar eta nahietara egokitu eta dieta pertsonalizatuak osatzen ditu. 

KETO DIETA

Proteinak eta grasak jatean oinarritzen da. Karbohidratoak guztiz debekatuta daude. Horrela, metabolismoan, lipidoak energian bilakatuko dira eta glikosarik ez dagoenez, ez dira metatuko erreserba gisa. Diabetea, obesitatea, gaixotasun kardiobaskularrak… ekiditen ditu.

DIETA MAKROBIOTIKOA

Zerealetan eta begetaletan oinarritzen da. Energia iturri handia da eta glukosa maila erregulatzen du. Horretaz gain, mentalki lasaitasun handia nabaritzen da.

DIETA MEDITERRANEOA

Klima hau duten herrialdeetako agrikulturako elikagaietan oinarritzen da. Gaixotasun kardiobaskularretatik eta minbizi-mota batzuetatik babesten gaitu. 

Arau guztiak jarraitzen badituzu, dibertsio guztia galduko duzu

Katharine Hepburn

DIETA BEGANOA

Dieta beganoa, elikagai begetaletan oinarrituta dago. Animali eta aninalitik datozen elikagaiak ezin dira jan.

Azken finean lurrak emaniko produktuak ditu oinarri.

DIETA PALEOA

Historiaurrena jango lirateken elikagaietan oinarritzen da. Egun guztian zehar energia konstante mantentzen, alergiak murrizten eta azala hobetzen eta beste hainbat funtzio ditu.

DIETA BEGETARIANOA

Dieta begetarianoa, landare-jatorria duten elikagaietan oinarritzen da. Animalietatik datozen elikagaiak kontsumitu daitezke, baina ez haragirik ez eta arrairik ere.

Bihotzeko arazaoak ekiditzen ditu, B12 bitamina eskuratu daiteke.