Psikologia





Guretzat psikologia, gizakien prozesu mentalen azterketa baina gehiago da, bizitzaren oinarria da. Garuna, dugun organorik garrantzitsuenetarikoa da, garrantzitsuena ez bada. Garunak ondoeza badu, hori gorputz osora igaroko da eta kalteak sortuko ditu, horregatik da horren garrantzitsua guretzat osasun mentala zaintzea, jende askok alde batera uzten baitu. Egoera normalizatu nahi dugu, askotan psikologora joatea gaizki iksuten baita edo tabu antzeko bat bezala hartzen bada, aldiz, bizkarreko mina duzunean fisioterapeutarengana jotzea ez.

“There’s an existential moment in your life when you must decide to speak for yourself: nobody else can speak for you”

Martin Luther King Jr.

Gazteetan, gehien errepikatzen diren arazoak, adikzioak eta elikadura direnez, bi psikologo profesional ditugu IZAN ZU-n.

Psikologo bat, adikzioetan profesionalizatua da. Gaur egun “adikzioa” entzutean drogak burura etortzen bazaizkigu ere, horietaz harago substantzi eta faktore asko daude drogez kanpo adikzioa eragin dezaketenak. Honen harira, psikologoak banakakko nahiz taldekako terapia eskaintzen du, eta baita hitzaldiak eskaini ere. Azken hauek, ikastetxeetan nahiz antzeko zerbitzuetan gauzatu ahal dira kontsumitzaile gazteak alkoholaren eta drogen eraginen jakinaren gainean egon daitezen.

Beste psikologo bat, elikadura arazoen inguruan eta hauek sor ditzaketen arazo mentaletan aditua da. Azken urteetan elikadura-portaeraren nahasmenduak gorakada izugarria izan dute, eta honengandik gehien kaltetuak izan direnak, neskato nerabeak izan dira. Eragin honen ikerketan jarduten dute adituek gaur egun oraindik, psikologia saioak geroz eta eraginkorragoak izan daitezen.

Nahiz eta gure psikologoak arazo pertsonealetan oinarritu, nabarmendu nahi dugu ez dela azaro bat behar psikologora jotzeko, are gehiago bakoitzak bere arazoak, pozak, eta une bereziak ditu eta inondik inora epaituko ez zaituen pertsona bat alboan izateko aukera ematen da. Horrela pertsona zoriontsuago bat izateko helburuarekin.