Elikadura arazoak





And as I touched my skin I realized this is the body I’ll be in

This is my home

Ananda de Jager

Konturatu gabe izan bada ere, txiki txikitatik sartu digute buruan polita sentitzeko eta izateko argal egon behar dugula. Telesail, pelikula, liburu eta antzerkien modukoek, gehienetan zeharka sustatu digute ideia hori geure barruan, eta ondorioz belaunaldi asko izan dira kaltetuak.

Kalte hauek pertsona bakoitzarengan era desberdinean eragin dutenez, bezeroaren nahien eta beharren arabera, psikologoa eta dietista, elkartu eta plan espezifikoak eta pertsonalizatuak sortzen dituzte arazoei aurre egiten laguntzeko. Psikologoak, bezeroa gaixotasunera eraman duen arrazoia zer izan den aztertzen du. Eta, datu hauen eta gaixoaren nahien eta beharren arabera, dietistak, elikadura-plan bat sortzen du.